XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZITOKIAK PRESTATZEN Intsektuak bizirik gordetzeko, beirazko ontziak erabiliko ditugu: medizina edo janari potoak.

Animalitxo hauek ere arnasa hartzen dutela eduki behar duzue kontutan.

Hortaz, potoen estalkietan zulotxo batzu egingo dituzue, airea barrura sar dadin.

Bestelako kaiolatxo batzu ere presta ditzakezue.

Ikus, adibidez, irudian azaltzen direnak.

kortxoa / sare metalikoa / orratzak.

Eta poto kaiolatxo barruan janari pixka bat ipintzen badiegu, intsektuek bizirik iraungo dute zenbait egunetan.

Intsektu gehienek onhartuko duten janaria, hauxe dateke: uretan busti eta azukretan sarturiko ogi mami zatitxoak.

Hala eta guztiz ere, kaiolak ez dira tokirik egokienak animaliak edukitzeko.

Naturan aurkitzen dituzten bezalako gauzak eta baldintzak aurkitu beharko lituzkete gure Zooko bizitokietan.

Animaliak harrapatzerakoan, azter ezazue ongi, animalia horik bizi direneko ingurua nolakoa den.

Gero, ahal dezazuen neurrian, birmolda ezazue inguru hori zeuen ontzietan.

Honela, animaliek ez dute beren bizimodua aldatuko; eta gainera, hobeki behatu ahal izango ditugu.

Hona hemen inurri eta zapaburuentzako bizitoki egokiak.